Nor gara

Nor gara

Bidaiatzea bizimodu

Tolosan sortu zen Nairobitarra 1980. urtean, eta, ordutik denbora pasa den arren, gauza batek berdin jarraitzen du: guri gustatzen zaiguna besteekin elkarbanatu nahiak, izan munduko edozein bazterretan edo etxetik gertuagoko tokietan. Gaur egun Nairobitarra Josuk eta Ikerrek osatzen dugu. Bi belaunaldi eta bi jatorri ezberdin izanagatik, bizitza ulertzeko modu berak lotzen gaitu; kultura eta natura, hizkuntza eta kirola, atsegin duguna eginez ondo pasatzea dugu helburu, eta hori guztia lagun arteko giroan egitea. Jende eta txoko berriak ezagutzeko kuriositateak garamatza bidaiatzera, baita lehendik ezagutzen ditugunak berriro bisitatu nahiak ere. Jakin-mina eta bestearen tokian jarri nahia ditugu bide erakusle. Nairobitarra, bidea amets, bizibide izateaz gain, bizimodu ere bada.