Tenerife

Tenerife

1535 € 13 egun / 12 gau

TENERIFE BASATIENA

Gipuzkoaren azaleraren antzekoa dauka Tenerifek, 2.000 km karratu. Itsas mailatik hasi eta ia 4.000 metrora bitartean, paisaia, klima, ohitura eta bizimodu ezberdinak aurkituko ditugu bertan. Ohi dugun gisan, natura eta kultura uztartzen saiatuko gara, eta, horretarako, programa hau prestatu dugu. 1. EGUNA (abenduak 26, astelehena) Loiuko aireportutik hegaldia zuzenean Tenerifeko iparraldera. Iritsi, eta Isla Bajara inguratuko gara. Bertan hartuko dugu ostatu lehen hiru egunetan. 2. EGUNA (abenduak 27, asteartea) Tenerifeko iparraldean garai bateko bide zaharrak oso ondo errekuperatu, zaindu eta egokitu dituzte egungo mendizaleontzat. Bide horietan gora goazen neurrian ulertuko dugu bertako uraren ziklo berezia; izan ere, ez du alferrik El Monte del Agua izena. Bestalde, munduan oso leku gutxitan aurki daitekeen laurisilva izeneko basoarekin egingo dugu topo. Los Silos - Las Moradas - Erjos - Cuevas Negras - Los Silos (zirkularra) 16,5 km 1.200 m + 6,5 ordu 3. EGUNA (abenduak 28, asteazkena) Gaurko eguna irlako lekurik mendebaldekoenean pasako dugu, Tenoko Landa Parkean. La Punta de Tenoko itsasargitik, Teno Altora joango gara, Los Bailaderos izeneko herrixkara hain zuzen; agian hau izango da irla guztiko lekurik basatiena, eta ziurrenik baita lehenagoko bizimoduen lekuko argiena ere. Ibilaldia El Palmarren bukatuko dugu. La Punta de Teno itsasargia - Teno Alto (Los Bailaderos) – El Palmar 11,5 km 750 m + 6 ordu 4. EGUNA (abenduak 29, osteguna) Gaur, atseden pixka bat hartu eta Mascako errepide malkartsu bezain ikusgarrian barneratuko gara. Ez zen lan erraza izango hemengo sumendi magal hauetako herrixkak elkarrekin lotzea. Santiago de Teiden geldialdia egin, eta El Medano izeneko hegoaldeko herrira joango gara. Han hartuko dugu ostatu. 5. EGUNA (abenduak 30, ostirala) 8.000 biztanle inguruko Medano herriak ez du jasan hego-mendebaldearen boom turistikoa, eta esan dezakegu bertako hondartzak irla guztiko desiragarrienak direla, askotan haizea lagun. Ordu pare bateko bi ibilbide aukeran izango ditugu: Montaña Pelada eta Montaña Roja. Arratsaldean Villaflor herrira abiatuko gara, hau da, kostaldetik ia 1.500 m inguruko garaierara. 6. EGUNA (abenduak 31, larunbata) Goizean Parador Nacional de Las Cañadasera igo eta Teide parez pare dugula ibilbide zirkular eta panoramikoa egingo dugu Guajara mendian. Toki ezin hobea da kolada bolkanikoak, lapilli zelaiak (harrixka bolkanikoak) eta malpaisa (zoru irregularreko laba zelaiak) ezagutzeko; batzuetan ilargian gaudela ematen duen leku honetan. Urtezahar gaua Villaflorren igaroko dugu. 12 km 600 m + 5 ordu 7. EGUNA (urtarrilak 1, igandea) Urteko lehen egunean, Mirador de Tabonal Negro izeneko lekutik, Teide magalean dagoen Montaña Blancara igoko gara, eta ondoren, jaitsiera Las Cañadas del Teiderantz egingo dugu. Lotara La Lagunara joango gara, eta bertan hartuko dugu ostatu datozen sei egunetan. 10 km 400 m + 4 ordu 8. EGUNA (urtarrilak 2, astelehena) La Laguna hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1999an, eta ondo merezia dauka gainera. 160.000 biztanle inguruko hiri honek xarma berezia du, bizitza askoko hiria da. Ondorengo bi egunak Anaga Landa Parkean pasatuko ditugu. Tenerifeko iparralde guztian bezalatsu, zapalduko ditugun lurrak milioika urte izan ditzakete, edo sumendi batek sortutako berriagoak, batzuk geologikoki oso oso berriak. Gure gaurko oinezko ibilbidea Cruz del Carmenen hasiko dugu. Goitik beherakoa izango da, kostaldeko Punta de Hidalgoraino, eta bidean Chinamada auzo bakartian egingo dugu geldialdia. 12 km 800 m – 4 ordu 9. EGUNA (urtarrilak 3, asteartea) Chamorga herrixkan hasita egingo dugun ibilbidean, aliseo haizeen eragina sumatuko dugu, irla guztian gehiena hementxe. Chamorgatik kostaldera jaitsi, eta bertako hainbat herrixkatan barrena (batzuk hustuak) ibiliko gara, bertako arkitektura tradizionala ezagutuz. 14 km 600 m + 5 ordu 10. EGUNA (urtarrilak 4, asteazkena) Gaurko eguna hiriburuan igaroko dugu, Santa Cruz Tenerifekoan. 200.000 biztanle pasatxoko hiri hau batez ere bertako inauteriarengatik da famatua. Hiriaren erdigunea oinezko kalez beteta dago. 11. EGUNA (urtarrilak 5, osteguna) Anagako eskualdean jarraituko dugu gaur ere. Hemen, herri askok ez dute errepiderik izan orain gutxi arte. Errepidea bukatzen den lekuan, TF 134 errepidea, hasiko dugu ibilaldia, Benijo auzoan hain zuzen, eta ibilbide zirkular bat egingo dugu. 8 km 400 m + 4 ordu 12. EGUNA (urtarrilak 6, ostirala) Gure oinezko azken ibilbidea Cruz del Carmenetik hegoalderantz egingo dugu, Pico del Inglés mendi ezagunaren magaletik, Ramonal izeneko tokira iritsi arte. 11 km 700 m – 4 ordu 13. EGUNA (urtarrilak 7, larunbata) Hegaldia Bilbora. * Eguraldiaren eta baldintzen arabera, aurreikusten dugun programak aldaketak izan ditzake. Bidaia honen prezioak barnean hartzen ditu: - Gidaria. - Lotarako tokiak. - Janaria. Egunaren arabera, bertako jatetxeetan bazkalduko edo afalduko dugu, aurreikusitako lekuetan, eta beste batzuetan baita ibilbidean zehar guk eramandako pikea ere. - Tenerifeko garraiobideak: taxiak, furgonetak, tranbiak… Taldeak 6-12 lagun artekoak izatea aurreikusten dugu. 6 lagun arte gidari bat joango gara taldearekin. Hortik aurrera, bi. Mendiko Federatuen Asegurua indarrean izatea gomendatzen da. Izan ezean, asegurua kontratatzeko aukera eskaintzen dugu. OHAR GARRANTZITSUA: hegaldi txartelak erostea norberaren kontura doa, eta aurreikusten dugu 300-400 € inguru balio dezakeela, batez ere Eguberriak direla kontuan izanda. Nahi izanez gero, hegaldia erosten guk lagunduko genizueke, eta ahalik eta azkarren erostea komeni da prezioa garestituz joango delako.

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Abenduak 26 - Urtarrilak 7

Astelehena - Larunbata

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI