TENERIFE Abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra

TENERIFE Abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra

1485 € 13 egun / 12 gau

TENERIFE BASATIENA

Gipuzkoaren azaleraren antzekoa dauka Tenerifek, 2.000 km karratu. Itsas mailatik hasi eta ia 4.000 metrora bitartean, paisaia, klima, ohitura eta bizimodu ezberdinak aurkituko ditugu bertan. Ohi dugun gisan, natura eta kultura uztartzen saiatuko gara, eta, horretarako, programa hau prestatu dugu. 1. EGUNA (abenduak 26, igandea) Loiuko aireportutik hegaldi zuzenean Tenerife iparraldera iritsi, eta Isla Bajara inguratuko gara. Bertan hartuko dugu ostatu lehen bost egunetan. 2. EGUNA (abenduak 27, astelehena) Tenerife ezagutzen hasteko, oinezko ibilbide hau egingo dugu, ur depositu bihurtutako sumendi txiki batera igoz eta Isla Bajako kostaldea ezagutuz. Monte de Taco - Faro La Laja (zirkularra) 12 km 180 m + 4 ordu 3. EGUNA (abenduak 28, asteartea) Garai bateko bide zaharrak oso ondo errekuperatu, zaindu eta egoki dituzte egungo mendizaleontzat. Bide horietan gora goazen neurrian ulertuko dugu bertako uraren ziklo berezia; izan ere, ez du alferrik El Monte del Agua izena. Bestalde, munduan oso leku gutxitan aurki daitekeen laurisilva izeneko basoarekin egingo dugu topo. Los Silos - Las Moradas - Erjos - Cuevas Negras - Los Silos (zirkularra) 16,5 km 1.200 m + 6,5 ordu 4. EGUNA (abenduak 29, asteazkena) Gaurkoan eguna irlako lekurik mendebaldekoenean pasako dugu, Tenoko Landa Parkean. El Palmarrera autobusez igo ondoren, bertatik Teno Altora joango gara, Los Bailaderos izeneko herrixkara hain zuzen; agian hau izango da irla guztiko lekurik basatiena, eta ziurrenik baita lehenagoko bizimoduen lekuko argiena ere. Handik La Punta de Tenoko itsargira jeitsiko gara. Bertan, itsasargiaz gain, labar zoragarriak aurkituko ditugu, eta baita La Gomera ikusteko aukera ere, eguraldi ona balego. Arratsaldean, barkuz, 500 metroko Los Gigantes izeneko itsas-labarrak uretatik ikusiko ditugu, bertatik gozatzen baita gehien labar hauen ikusgarritasuna. El Palmar - Teno Alto (Los Bailaderos) - La Punta de Teno itsasargia. 11,5 km 400 m + 4,5 ordu 5. EGUNA (abenduak 30, osteguna) Gaurkoan, atseden pixka bat hartu eta Mascako errepide malkartsu bezain ikusgarrian barneratuko gara. Ez zen lan erraza izango hemengo sumendi magal hauetako herrixkak elkarrekin lotzea. Santiago de Teiden geldialdia egin, eta Vilaflor izeneko herrixkara gerturatuko gara, han hartzeko ostatu. 6. EGUNA (abenduak 31, ostirala) Urteko azken egunarekin batera, Teidera igotzea da gure asmoa. 3.718 metro dituen sumendi hau Espainiako mendirik altuena da, eta, egun, baimen berezia behar da gailurreraino iristeko. Gure igoera Montaña Blanca-tik egingo dugu. Igoeraz eta bertako paisaia bereziaz gozatu ondoren, teleferikoan jaitsiko gara. Urtezahar gaua Vilaflorren igaroko dugu. 8,5 km 1.370 m + 6 ordu 7. EGUNA (urtarrilak 1, larunbata) Urteko lehen egunean Teideren magalean jarraituko dugu; 7 Cañadas izeneko ibilbidea egingo dugu gaur. Ibilbide hau ia laua da, eta ez dauka aparteko zailtasunik. Toki ezin hobea da kolada bolkanikoak, lapilli zelaiak (harrixka bolkanikoak) eta malpaisa (zoru irregularreko laba zelaiak) ezagutzeko, batzuetan ilargian gaudela ematen duen leku honetan. Lotara La Laguna ingurura joango gara. 17 km 160 m+ 5,5 ordu 8. EGUNA (urtarrilak 2, igandea) La Laguna hiria Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1999an, eta ondo merezia dauka gainera. 160.000 biztanle inguruko hiri honetan igaroko dugu eguna; hiria bera ezagutu, kaleetan barrena galdu, museoren batera joan... Bizitza askoko hiria da, xarma berezia duena. 9. EGUNA (urtarrilak 3, astelehena) Ondorengo bi egunak Anaga Landa Parkean pasatuko ditugu. Tenerifeko iparralde guztian bezalatsu, zapalduko ditugun lurrak milioika urte izan ditzakete, edo sumendi batek sortutako berriagoak, batzuk geologikoki oso oso berriak. Chamorga herrixkan hasita egingo dugun ibilbidean, aliseo haizeen eragina sumatuko dugu, irla guztian gehiena hementxe. Chamorgatik kostaldera jaitsi, eta bertako hainbat herrixkatan barrena (batzuk hustuak) ibiliko gara, bertako arkitektura tradizionala ezagutuz. Chamorga - Roque Bermejo - Anagako itsasargia - El Dragillo - Cabezo de Tejo - Chamorga (zirkularra) 13,5 km 900 m + 5 ordu 10. EGUNA (urtarrilak 4, asteartea) Anagako eskualdean jarraituko dugu gaurkoan ere. Hemen, herri askok ez dute errepiderik izan orain gutxi arte. Tanganana herrian hasi, eta atzokoa baino ibilbide laburragoa osatuko dugu gaurkoan. Zailtasun handirik gabeko ibilbidea da, lasai-lasai egitekoa. Taganana - Vueltas de Taganana - Animaseko lepoa - Taganana 8 km 620 m+ 3,5 ordu 11. EGUNA (urtarrilak 5, asteazkena) Gaurkoan irlaren hegoaldera joango gara, Medanora. 8.000 biztanle inguruko herri honek ez du jasan hego-mendebaldearen boom turistikoa, eta esan dezakegu bertako hondartzak irla guztiko desiragarrienak direla, askotan haizea lagun. Iparretik hegorako bidaia honek lagunduko digu irlaren beste aurpegi bat ezagutzen. 12. EGUNA (urtarrilak 6, osteguna) Medanon esnatu eta etxera itzuli aurretik, azken eguna hiriburuan igaroko dugu, Santa Cruz Tenerifekoan. 200.000 biztanle pasatxoko hiri hau batez ere bertako inauteriarengatik da famatua. Hiriaren erdigunea oinezko kalez beteta dago. Gaua bertan emango dugu. 13. EGUNA (urtarrilak 7, ostirala) Hegaldia Bilbora * Eguraldiaren eta baldintzen arabera, aurreikusten dugun programak aldaketak izan ditzake. Bidaia honen prezioak barnean hartzen ditu: - Gidaria. - Lotarako tokiak ostatu, aterpetxe eta hotel txikietan. - Janaria. Egunaren arabera, bertako jatetxeetan bazkalduko edo afalduko dugu, eta beste batzuetan baita ibilbidean zehar guk eramandako pikea ere. - Tenerifeko garraiobideak. - Teidera igoera eta jeitsierako teleferikoa. - Los Gigantes itsaslabarreko barku txangoa. Taldea 6-12 lagun artekoak izango da. 6 lagun arte gidari bat joango gara taldearekin. Hortik aurrera, bi. Mendiko Federatuen Asegurua indarrean izatea gomendatzen da. Izan ezean, asegurua kontratatzeko aukera eskaintzen dugu. OHAR GARRANTZITSUA: hegaldi txartelak erostea norberaren kontura doa, eta aurreikusten dugu 300-400 € inguru balio dezakeela, batez ere Eguberriak direla kontuan izanda. Nahi izanez gero, hegaldia erosten guk lagunduko genizueke, eta ahalik eta azkarren erostea komeni da prezioa garestituz joango delako.

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Abenduak 26 - Urtarrilak 7

Igandea- Ostirala

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI