Norvegia, itsasoa eta mendiak
NORVEGIA, ITSASOA ETA MENDIAK
Norvegia
Aurtengo udan Europako iparraldean ibiliko gara, Eskandinavian. Uztailean eta abuztuaren hasieran enkarguzko bidaia pare bat egingo ditugu. Abuztuaren bigarren hamabostaldian, ordea, talde irekia izango dugu. Bidaia honetan, hiri lasaiak eta batez ere paisaia ikusgarriak ezagutuko ditugu. Natura bere indar adierazpen guztietan: mendi, laku, baso, ur jauzi, fiordo, glaziar… Horretarako, toki berriak ezagutzeko gogoa eta oinez ibiltzea ezinbestekoak dira. Eguraldiak asko baldintzatzen du bidaia bat; urte-garai honetan argi ordu asko izango ditugu, eta horrek bazterrak disfrutatzeko aukerak handitzen ditu. Gure bidaia hau betiko estiloan egingo dugu, furgonetaz, autonomia osoz, lekuan lekukoa erabakiz. Talde txikia izango gara, eta horrek erraz mugitzeko aukera emango digu. IBILBIDEA: Abuztuak 13, larunbata Bilbo-Oslo hegaldia Abuztuak 14, igandea Oslo hiria. Paseoak eta museoak Abuztuak 15, astelehena Oslo-Gjovik Abuztuak 16, asteartea Lilehammer Abuztuak 17, asteazkena Otta-Lom Abuztuak 18, osteguna Geiranger. Fiordoak Abuztuak 19, ostirala Geiranger-Trollsveien-Andalsnes-Trondheim Abuztuak 20, larunbata E6 errepide nagusitik Zirkulu Polar Artiko ingurura Abuztuak 21, igandea Mo i Rana. Ferrya Lofoten irletara Abuztuak 22, astelehena Lofoten irlak Abuztuak 23, asteartea Vesteralen irlak Abuztuak 24, asteazkena Alta ingurua Abuztuak 25, osteguna Altatik Nordkappera Abuztuak 26, ostirala 70 gradu iparraldeko latitudea, Laponiako lurrak Abuztuak 27, larunbata Hegaldia hegoaldera Abuztuak 28, igandea Itzulera, hegazkinez, Bilbora Norvegiako errepide gehienak aldapatsu eta sigi-sagatsuak dira. Hori dela eta, batez besteko abiadura kalkuluak baxutik egin ditugu. Hartu beharreko ferryak, tunel luze eta zubi haizetsuak ere oso kontuan hartzen ditugu. ERAMAN BEHARREKOAK: Ibilbideak egiteko oinetako erosoak. Hotzerako eta euritarako arropa. Lo zakua. Nezeserra, eguzkitako krema, betaurrekoak... Ez dago ekipaje handiegia eraman beharrik, bidaian zehar arropa garbitzeko aukera izango baitugu. Norvegian eguraldia oso aldakorra da, eta, udara izan arren, fresko egin dezake. FURGONETAN BADIRA: Sukaldeko tresnak. Kozinatzeko sua. Dozena bat gida eta mapak, mahai jokoak... Kanpin dendak eta esterilak. HAU SARTZEN DA PREZIOAREN BARRUAN: Han furgonetaz egingo ditugun bidaiak. Ordainpeko errepide, parking, tunel eta zubiak. Ferry txartelak eta Norkappera sartzeko gastuak. 15 gauetako lotarako tokia: furgoneta, kanpina, bungalowa, aterpetxea edo ostatua. *Hegaldiak ez daude prezioan sartuta. JANARIA ETA OTORDUAK: Europako herrialde garestiena da Norvegia. Lehendik etorri zaretenok badakizue janaria denon artean prestatzen dugula txandak antolatuz; horretarako gutxi gorabehera 100 euroko botea jarriko dugu asteko. Dena den, kontuan hartzekoa da lekuan lekuko gastronomia bidaiaren parte ere badela; ez genuke etorri nahi adibidez hango itsasoan harrapatutako bakailaoa dastatu eta elur oreinaren okela probatu gabe. AZKEN OHARRAK: Begiratu ea bidaia asegururik baduzuen. Europako Osasun Txartela izatea gomendatzen dugu, eta Mendi Federatu Txartela ere baldin badaukazue hobeto. COVID pasaportea, antigeno test negatiboa… unean-unean eskatzen dituzten baldintzetara egokitu beharko dugu. Baita musukoaren erabilerari dagokionez ere. Bertako dirua norvegiar koroa da: 1 euro = 9,8 NOK VISA txartelak oso erabilgarrik dira bertan, gastu txikiak eginda ere. Kutxazain automatikoak, berriz, edonon aurkituko ditugu.











Egutegia
Ibilbide honi dagozkion datak.
Abuztuak 13 - Abuztuak 28
Larunbata- Igandea
Harremanetarako
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus