Leongo mendiak eta Galiziako itsasoa

LEONGO MENDIAK ETA GALIZIAKO ITSASOA

785 € 10 egun / 9 gau

FURGONETAZ BETIKO ESTILOAN

Gure bidaia hau betiko estiloan egingo dugu, furgonetaz, autonomia osoz, lekuan lekukoa erabakiz. Talde txikia izango gara, horrek erraz mugitzeko aukera ematen digulako. Tolosatik abiatu eta Ponferradara gerturatuko gara. Handik hurbil, Las Medulas Gizateriaren Ondarea bisitatuko dugu. Ondo irabazitako ospea du Erromatar Inperioak orain 2.000 urte ustiatu zuen urre meategi honek. Ondoren, bizpahiru egun igaroko ditugu Los Ancares erreserban; Leon, Lugo eta Asturiaseko mugan dago. Paisaia basati bezain bakartia aurkituko dugu han, naturaz inguratuta. Ia 2.000 metroko mendi inguruetatik jaitsi, eta bidaiaren bigarren zatia itsas inguruan egingo dugu. Atlantiko Ozeano bazterrean daude Vigoko itsasadarra, Cies irlak eta Moaña herrixka. Bertan, abuztuaren 5etik 8ra, Ontzi Tradizionalen Topaketak ospatuko dira. Guretzat aitzakia ezin hobea bertako lagunak eta hemendik joango direnak –Albaola eta Beduolakoak adibidez– bisitatu eta itsas mundu horretan murgiltzeko. Bidaia honen prezioak barnean hartzen ditu garraioa, lotarako tokiak, furgonetako tresneria eta materialaren erabilera, eta lekuan lekuko sarrerak.

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Abuztuak 1 - Abuztuak 10

Igandea - Asteartea

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI