Las Medulas, Ancares eta Urueña

LAS MEDULAS, ANCARES ETA URUEÑA

365 € 5 egun / 4 gau

NATURA ETA KULTURA LOTUZ

Gure bidaia hau hainbeste gustatzen zaigun estiloan egingo dugu, furgonetaz, horrek erraz mugitzeko aukera emango digulako eta baita autonomia osoa ere. Tolosatik abiatu eta Ponferrada ingurura gerturatuko gara. Handik hurbil, Las Medulas Gizateriaren Ondarea bisitatuko dugu. Ondo irabazitako ospea du Erromatar Inperioak orain 2.000 urte ustiatu zuen urre meategi honek. Berau ezagutzeko aukera izango dugu, bakoitzaren neurriko oinezko ibilbideak eginez. Ondoren, beste bi egun igaroko ditugu Los Ancares erreserban; Leon, Lugo eta Asturiaseko mugan dago. Paisaia basati bezain bakartia aurkituko dugu han, naturaz inguratuta. Bertako eraikin tradizionalak, palloz direlakoak, ezagutzeaz gain, nahi duenak, eguraldiak hala baimentzen badu, Miravalles (1969 m) mendira igotzeko aukera ere izango du. Azkenik, bueltako bidea hartuta, Urueña herrian egingo dugu azken geldialdia. Valladolideko probintzian ongien kontserbatutako herriguneetako bat du, eta Erdi Aroko hiri txiki baten itxura eskaintzen dio bisitariari. Horregatik, 1975ean Multzo Historiko-artistiko izendatu zuten. 2007an, Valladolideko Diputazio Probintzialak Liburuaren Etxea, Espainiako lehena, ezarri zuen Urueñan. Hala, berrehun biztanle inguruko herri honetan zortzi liburu dendarekin egingo dugu topo. Bidaia honen prezioak barnean hartzen ditu garraioa, lotarako tokiak, furgonetako tresneria eta materialaren erabilera, eta lekuan lekuko sarrerak.

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Urriak 8 - Urriak 12

Ostirala- Asteartea

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI