Erronkaribarren gora

Erronkaribarren gora

540 € 5 egun / 4 gau 73 km 2.900 m-ko desnibel +

Ezagutu euskal pirinioak!

Burgin hasi eta Izaban amaituko dugu oinezko ibilbide hau. Euskal Pirinioak eta bertako herrixkak ezagutuko ditugu. Burgin, egurrak eta almadiek herriarentzat zenbateko garrantzia izan duten azalduko digute bertako museoan. Horrez gain, ibaiaren ertzetan garai bateko lanbideei lotutako ibilbide bat egingo dugu. Ezka ibaian gora, orduko espiritua berreskuratzen saiatuko gara Izabara iritsi arte. Izabatik Linzara bidean, Pirinioetako ibilbide famatuenetariko baten zati bat egingo dugu, GR11rena, Ezkaurre mendiaren babesean. Belarbatzeko ur jauziaz gozatzeko aukera izango dugu. Linzako aterpetxean afaldu eta lo egin, eta Belaguara abiatuko gara. Bidean, hiru gailur ezagun hauen itzala sentituko dugu: Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia eta Pakiza Linzola. Belaguako aterpetxe berrituan afaldu eta lo egin, eta Izabara abiatuko gara. Bidean, Belaguako Txokoa eta Txamantxoiako lepoa igaroko ditugu. Aukera izango dugu XIX. mendeko inguru hartako emakumeen, Enaren, historia ezagutzeko. Azken egunean, Izabatik 10 km ingurura autoz edo furgonetaz gerturatu, eta 6 km inguru egingo ditugu oinez, Juan Pitoren Benta eta Arrakoko ur jauzia tartean direla. TALDEA: 7-14 lagun, bi gidarirekin (bidaia egiteko, gutxienez 7 lagunek eman beharko dute izena).

Ibilbidea

1. ETAPA: Burgi - Izaba

Burgi – Virgen del Camino ermita – Erronkari – Urtzainki – Izaba

22 km, 800 m-ko desnibel +

Lo: aterpetxea

2. ETAPA: Izaba - Linza

Izaba – Belarbatzeko urjauzia – Zuritza – Lintza

16 km, 750 m-ko desnibel +

Lo: aterpetxea

3. ETAPA: Lintza - Belagua

Lintza – Aztaparreta – Lapazarra – Belagua

14 km, 850 m-ko desnibel +

Lo: aterpetxea

4. ETAPA: Belagua - Izaba

Belagua – Eskilzarra – Zemeto – Rincón de Belagua – Txamantxoiako lepoa – Asolatze – Izaba

15 km, 200 m-ko desnibel +

Lo: aterpetxea

5. ETAPA: Arrako - Arrako

Arrako – Juan Pito Venta – Arrakoko Urjauzia – Ermita – Arrako

6 km, 300 m-ko desnibel +

GUZTIRA

73 km, 2.900 m-ko desnibel +

Bidaia honen prezioak barnean hartzen ditu lotarako tokiak, janaria eta sarrerak. Une oro bi gidari joango dira taldearekin.

Etapaz etapa, antolakuntzak garraiatuko ditu beharrezko gauza guztiak leku batetik bestera; beraz, norberak egunean eguneko gauzak bakarrik eraman beharko ditu motxilan.

Lau gauak aterpetxeetan igaroko ditugu, pentsio erdian.

Mendiko Federatuen Asegurua indarrean izatea gomendatzen da. Izan ezean, asegurua kontratatzeko aukera eskaintzen dugu.

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Uztailak 24 - Uztailak 28

Larunbata - Asteazkena

Abuztuak 14 - Abuztuak 18

Larunbata- Asteazkena

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI