Elkano barnealdetik kostaldera EZABATZEKO

Elkano barnealdetik kostaldera

475 € 5 egun / 4 gau 65 km 2800 m-ko desnibel +

Gozatu barnealdeaz nahiz kostaldeaz!

Tolosan hasi eta Ondarroan amaituko dugu oinezko ibilbide hau. Lehen mundu bira egin zuten bi gipuzkoarren herriak, Juan Sebastian Elkano eta Pedro de Tolosarenak, lotu nahi izan ditugu modu honetara, baita horretarako erabili zuten Victoria ontziarekin zerikusia duten kostaldeko zenbait herri ere, Ondarroara iritsi arte. Orain dela 500 urteko ohiturak eta bizimodua ezagutzen saiatuko gara: nola bidaiatzen zuten, zer jaten zuten, zergatik joaten ziren... Lehen egunean, Tolosatik abiatu eta historiaz beteriko ibilbidea egin ondoren, gaua Iturriotzen igaroko dugu. Bigarren egunean, mendian esnatu eta itsasertzean egingo dugu lo. Getariara iritsitakoan, tarte bat hartuko dugu Elkano Fundazioa ezagutzeko. Fundazioko lagunek, bertan egiten duten lana azaldu eta lehen mundu birari buruzko informazioa emateaz gain, Elkanorekin zerikusia duten txokoak, kondairak eta bitxikeriak erakutsiko dizkigute. Gaua Getarian bertan igaroko dugu, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Erdibidean, Zumaian eta inguruetan, mundu mailan ezaguna den fenomeno bat bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu: flysha, geruza sedimentario tolestuez osatutako itsasertz ikusgarria, alegia. Lo ere handik ez oso urrun egingo dugu, naturaz inguraturiko paisaia zoragarri batean. Hurrengo egunean, kostaldeko itsaslabarrei jarraikiz, Debara iritsiko gara. Han denbora izango dugu arratsaldea nahieran igarotzeko, gaua bertan egingo baitugu. Azken egunean, Mutrikurik igaro eta Saturrarango historiari erreparatu ondoren, gure helmugara iritsiko gara, Ondarroara. TALDEA: 7-14 lagun, bi gidarirekin (bidaia egiteko, gutxienez 7 lagunek eman beharko dute izena).

Ibilbidea

1. ETAPA: Tolosa-Iturriotz

Tolosa-Urkizu-Lizarbakarra-Ernio-Zelatun-Iturriotz

15 km, 1.050 m-ko desnibel +

Lo: furgoneta eta ondoko kanpalekua

2. ETAPA: Iturriotz-Getaria

Iturriotz-Pagoeta-Urdaneta-Elkano-Zarautz-Getaria

20 km, 550 m-ko desnibel +

Lo: ostatua

3. ETAPA: Getaria-Elorriaga

Getaria-Askizu-Zumaia-San Telmoko ermita-Algorri Flysha-Elorriaga

10 km, 325 m-ko desnibel +

Lo: furgoneta eta ondoko kanpalekua

4. ETAPA: Elorriaga-Deba

Elorriaga-Sakoneta Flysh-Santa Katalinako ermita-Deba

10 km, 350 m-ko desnibel +

Lo: ostatua

5. ETAPA: Deba-Ondarroa

Deba-Albela-Mutriku-Saturraran-Arrigorri-Ondarroa

10 km, 525 m-ko desnibel +

GUZTIRA

65 km, 2.800 m-ko desnibel +

Bidaia honen prezioak barnean hartzen ditu lotarako tokiak, janaria eta sarrerak. Une oro bi gidarirekin joango da taldea.

Etapaz etapa, antolakuntzak garraiatuko ditu beharrezko gauza guztiak leku batetik bestera; beraz, norberak egunean eguneko gauzak bakarrik eraman beharko ditu motxilan.

1. eta 3. gauak (Iturriotz eta Elorriaga) furgonetan eta ondoko kanpalekuan pasatuko ditugu, naturaren edertasuna gertu-gertu dugula. 2. eta 4. gauak (Getaria eta Deba) herriguneko ostatuetan, pentsio erdian.

Mendiko Federatuen Asegurua indarrean izatea gomendatzen da. Izan ezean, asegurua kontratatzeko aukera eskaintzen dugu.

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Apirilak 1 - Apirilak 5

Ostegun santua - Pazko astelehena

Uztailak 10 - Uztailak 14

Larunbata - Asteazkena

Abuztuak 21 - Abuztuak 25

Larunbata - Asteazkena

Apirilak 6 - Apirilak 10

Asteartea - Larunbata (Pazko astea)

Uztailak 31 - Abuztuak 4

Larunbata - Asteazkena

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI