Aste Santua 2022

Aste Santua 2022

1185 € 14 egun / 13 gau

Monfrague P.N.- Lisboa - Algarve - Doñana P.N.

Mundua hankaz gora dago, Europa zaharrean ez da giro, baina hala ere animatu gara eta Aste Santu askotan egindako bidaia errepikatuko dugu aurtengoan. Penintsulatik atera gabe, lehendik ezagutzen ditugun tokietan ibiliko gara: - Avila eta Lisboa bezalako hiriak ezagutuz. - 2.000 metro inguruko mendiak zapalduz. - Portugaleko kostaldean txangoak eginez. - Monfrague eta Doñana Parke Nazionalak bisitatuz. Honez gain, bidean, ezagutzen ditugun lagun bereziekin hitzorduak egingo ditugu. Gure bidaia hau betiko estiloan egingo dugu, furgonetaz, autonomia osoz, lekuan lekukoa erabakiz. Talde txikia izango gara, eta horrek erraz mugitzeko aukera emango digu. IBILBIDEA: Errepideak gainezka egon ohi diren asteburuan atera ordez, astelehenean irtengo gara: Astelehena 11- Tolosa – Avila (450 km). Bisita gidatua iluntzean. Asteartea 12- Avila, Bejar, Alberca (Peña de Francia) Asteazkena 13- Peña de Francia, Plasencia, Monfrague P.N. Osteguna 14- Monfrague Parkean bisita gidatua. Ostirala 15- Monfrague Parkean oinezko ibilbidea. Larunbata 16- Portugaleko muga, Monsanto, Covilha, Pico Torre (1993 m). Igandea 17- Sierra Estrella, Figueira da Foz. Astelehena 18- Nazare, Obidos, Lisboa. Asteartea 19- Lisboa, bisita gidatua. Asteazkena 20- Lisboatik Algarve lurraldera, Cabo San Vicente. Osteguna 21- Monchique, Miradouro de Foia, Faro. Ostirala 22- Faro, Espainiako muga, El Rocio. Larunbata 23- Doñana Parkean ibilbide gidatua, arratsaldean etxerantz. Igandea 24- Madriletik edo Salamancatik (trafikoaren arabera) Tolosara. ERAMAN BEHARREKOAK: Ibilbideak egiteko oinetako erosoak. Hotzerako eta euritarako arropa. Lo zakua. Nezeserra, eguzkitako krema, betaurrekoak, bainujantzia... Ez dago ekipaia handiegia eraman beharrik, bidaia erdian arropa garbitzeko aukera izango baitugu. FURGONETAN BADIRA: Sukaldeko tresnak. Kozinatzeko sua. Dozena bat gida eta mapak, mahai jolasak... Kanpin dendak eta esterilak. PREZIOA: 1.185 €, HORREN BARRUAN DAUDE: Joan-etorria furgonetaz. Autopistak eta parking-ak. Avila eta Lisboako hirietan bisita gidatuak. Monfrague eta Doñanan bisita gidatuak ibilgailu berezietan. Lekuan lekuko sarrerak. 13 gauetan lotarako tokia: kanpin, bungalow, aterpetxe eta ostatuetan. Begiratu ea bidaia asegururik baduzuen; Europako Osasun Txartela izatea gomendatzen dugu eta Mendi Federatu Txartela ere baldin badaukazue hobeto. JANARIA ETA OTORDUAK: Lehendik etorri zaretenok badakizue janaria denon artean prestatzen dugula txandak antolatuz; horretarako gutxi gorabehera 50 euroko botea jartzen dugu asteko. Dena den, kontuan hartzekoa da lekuan lekuko gastronomia bidaiaren parte ere badela; horrexegatik ditugu hain gustuko herrixketako jatetxe txiki eta kostaldeko txiringitoak!

Egutegia

Ibilbide honi dagozkion datak.

Apirilak 11 - Apirilak 24

Astelehena - Igandea

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Hau eta antzeko bidaiak

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Errokaribarren gora Nairobitarra

Erronkaribarren gora

5 egun / 4 gau

IKUSI
Gaztaren Ibilbidea Nairobitarra

Gaztaren ibilbidea

6 egun / 5 gau

IKUSI