Bidea Amets

ASTE SANTUAN BIDAIARIK EZ

Bi proiektu berezitan gabiltza, eta ez dugu bidaiarik eskainiko aurten Aste Santuan. Aurrerago izango duzue gure etorkizuneko asmoen berri.

Nor gara

Tolosan sortu zen Nairobitarra 1980. urtean, eta, ordutik denbora pasa den arren, gauza batek berdin jarraitzen du: guri gustatzen zaiguna besteekin elkarbanatu nahiak, izan munduko edozein bazterretan edo etxetik gertuagoko tokietan. Gaur egun Nairobitarra Josuk eta Ikerrek osatzen dugu. Bi belaunaldi eta bi jatorri ezberdin izanagatik, bizitza ulertzeko modu berak lotzen gaitu; kultura eta natura, hizkuntza eta kirola, atsegin duguna eginez ondo pasatzea dugu helburu, eta hori guztia lagun arteko giroan egitea.

Bidaia eskaintza

Gertu eta urruti. Oinez eta furgonetaz. Hotzean eta beroan. Iparrean eta Hegoan. Tokian tokikoa eta garaian garaikoa. Batez ere, jakin-minak eta bestearen lekuan jarri nahiak garamatza bidaiatzera.

Euskal Herrian

Makina bat txoko eder eta interesgarri baditugu Euskal Herrian. Distantzia laburrera dauzkagu paisaia, klima eta bizimodu dezberdinak. Batzuetan ez dago oso urrun joan beharrik gozatzeko.

Euskal Herritik kanpo

Guri bidaiatzea gustatzen zaigu, eta, zorionez, asko ibiltzeko zortea izan dugu. Gutako bakoitzak arrazoi ezberdinak izan ditzake kanpora bidaiatzeko, baina elkarrekin joateak interesgarriago egiten du bidaia.

Aitzakia bila

Bidaia eder bat egiteko motiboa aitzakia txiki bat izan daiteke. Adibidez, kultura eta kirol ekitaldiekin lotura duten bidaiak antolatzen ditugu.

Zure neurrira

Gure eskaintza zure neurrira molda dezakegu nahi baduzu. Kuadrillan, lankideekin, familian... zure beharren edo nahien araberako bidaia prestatuko dizugu.

Hedabideetan

Atal honetan, hedabideetan Nairobitarrari eta bertako kideei lotuta agertu diren artikuluak, elkarrizketak, kolaborazioak eta aipamenak aurkituko dituzu.

Harremanetarako

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jarri gurekin harremanetan. Josu Iztueta Azkue (669 022 215) Iker Iriarte Iribar (685 709 287) info@nairobitarra.eus

Eginiko bidaiak

Suspendisse porttitor mauris ut urna tempus fringilla. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia.

Elkano barnealdetik kostaldera Nairobitarra

Elkano barnealdetik kostaldera

5 egun / 4 gau

IKUSI
Tenerife

TENERIFE Otsailaren 7tik otsailaren 19ra

13 egun / 12 gau

IKUSI
Andalucia Nirobitarra

Aste Santua 2022

14 egun / 13 gau

IKUSI
NORVEGIA, ITSASOA ETA MENDIAK

Norvegia, itsasoa eta mendiak

16 egun / 15 gau

IKUSI
Tenerife Nairobitarra

Tenerife

13 egun / 12 gau

IKUSI

Leongo mendiak eta Galiziako itsasoa

10 egun / 9 gau

IKUSI
Tenerife

TENERIFE Abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra

13 egun / 12 gau

IKUSI

Las Medulas, Ancares eta Urueña

5 egun / 4 gau

IKUSI